Pribatutasun politika

GURE INPRIMAKIETAKO DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK

  • Erakundearen izena: HHEECC

  • Helbidea: Madalena Jauregiberri 2, Donostia

  • Posta elektronikoa: red5-sectorbilbao@lasalle.es

Zure datuen tratamenduarekin lotutako edozein zalantzarako datu-babesen arloko gure ordezkariarekin harremanetan jarri nahi baduzu, ondoren ageri diren datuen bidez egin dezakezu:

Datuen babesari buruzko ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: PRODA CYL, S.L.U. DPD kontaktua: dpd-sectorbilbao@lasalle.es

  • Xedea. Harremanetarako inprimakia igorriz eskatu duzun informazioari erantzutea da inprimaki honen xedea.

  • Legitimatzea. Datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa interesdunaren berariazko baimena da.

  • Hartzaileak. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak horretara behartzen ez badu.

DATUEN TRATAMENDUAREN ESPARRUKO ESKUBIDEAK

Pribatutasun-politika honetan jasotako datuen tratamendu guztien kasuan, beroriek eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu, bai eta informazio osagarrian garatutako beste eskubide batzuk ere.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA

Erabiltzaileak webgunea erabiltzearen edo webgunean nabigatzearen ondorioz nahiz gure inprimakien bidez, posta elektroniko bidez edo LA SALLE HHEECCrekiko lotzen duen kontratu-harremanaren bidez LA SALLE HHEECCk jaso ditzakeen datu guztiak izaera pertsonaleko datuak dira. Gure webgunean dauden inprimakiak betetzerakoan, nahitaezkoa izango da hainbat datu ematea, * sinboloarekin markatuta dauden laukietakoak, hain zuzen ere. Lauki horiek betetzen ez badira, ezingo dira gauzatu inprimakietan deskribatutako xedeak.

Kasu batzuetan, gure webgunea erabiltzeagatik eta bertan nabigatzeagatik, LA SALLE HHEECCk honako hauekin lotutako datuak jaso ditzakeela jakinarazten dizugu:

  • IP helbidea:

  • Nabigatzailearen bertsioa

  • Sistema eragilea

  • Webguneko bisitaren edo nabigazioaren iraupena

Informazio hori Google Analytics-en bidez gorde daiteke, eta, beraz, Googleren pribatutasun-politikara jo beharko duzu, horrek jasotzen eta tratatzen baitu informazioa.

Modu berean, webgunean Google Maps aplikazioa erabiltzeko aukera ematen da: aplikazio horrek zure kokapena eskura dezake, zuk horretarako baimena ematen badiozu, gure egoitzetara dagoen distantziari edo iristeko bideei buruzko zehaztasun handiagoak emateko. Horrekin lotuta, Google Maps aplikazioak erabilitako pribatutasun-politikara jo behar duzu, datu horien erabilera eta trataera ezagutzeko.

Informazio hori guztia ez da erabiltzaile zehatz batekin lotuko, eta gure datu-basean gordeko da, azterketa estatistikoak egiteko eta webgunea nahiz produktuak edota zerbitzuak eta merkataritza-estrategia hobetzeko.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK egingo du zeregin hori, eta informazioa ez die hirugarrenei lagako. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu cookieen arloko gure politika.

LA SALLE HHEECCk beretzat gordetzen du pribatutasun-politika hau edozein unetan aldatzeko edo egokitzeko eskubidea. Beraz, webgunean sartzen zaren bakoitzean pribatutasun-politika berrikustea gomendatzen dizugu. Erabiltzailea webgunean erregistratu bada eta bere kontuan edo profilean sartzen bada, haren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta aldaketa garrantzitsuak egon badira, horren berri emango zaio sartzen den unean.

ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Gure webgunean eskuragarri dauden inprimakien bidez, posta elektroniko bidez edo LA SALLE HHEECCrekiko lotzen duen kontratu-harremanaren bidez jasotako datu guztiak tratatzeko xedea datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioan adierazitakoa izango da.

ZER ESKUBIDE DUZU DATUEN TRATAMENDUARI DAGOKIONEZ?

Datuen titular zaren heinean, zure datuen tratamendua egiten dela egiaztatzeko eskubidea duzu, edo zure datu pertsonalak eskuratzeko, gaizki dauden datuak zuzentzeko eskatzeko edo, hala dagokionean, datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu, besteak beste, datu horiek jaso ziren xederako beharrezkoak ez direnean jada edo zuk, interesdun zaren heinean, datu horiek erabiltzeko baimena ezeztatzen duzunean. Indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko eta gordeko ditu ikastetxeak zure datuak, interesduna zaren heinean, edozein unetan zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko duzun eskubidearen kalterik gabe. Zenbait kasutan, datuen eramangarritasunerako zure eskubidea gauzatu ahal izango duzu, eta erabilera komunerako edo irakurketa mekanikorako formatu egituratuan jasoko dituzu zuk edo zuk izendatutako tratamendu-arduradun berriak.

Datuen titularrek baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea izango dute, baimen horren barnean sartzen den edozein tratamendurako. Zure eskubideak gauzatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: dpd-sectorbilbao@lasalle.es

Zure eskubideei behar bezala erantzun ez diegula pentsatzen baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu. Ebazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, eskabidea jasotzen den unetik hasita.

Zure datuetan aldaketaren bat gertatuz gero, idatziz jakinaraztea eskertuko dizugu, edo lehen adierazitako posta-helbidean, zure datuak eguneratuta izan ditzagun.